Zaisa Txingudik liderren aurka jokatuko du igandean
Goizeko 11:30ean Zornotzan jokatuko du Zaisa txingudik Urgozo liderraren aurka. Hirugarren postua ziurtatzeko helburua izango dute bidasoarrek.
Urgozo liderraren etxean jokatuko du Zaisa Txingudi gizonezkoen taldeak igandean. Lehen bi postuetan kokatzea matematikoki ezinezkoa den arren, hirugarren postua eskura dute, eta hori ziurtatzen saiatuko dira bidasoarak. Iñigo Camareroren mutilek amore emango ez dutela adierazi dute, Zarautz B/Beltzak eta La Única B “oso gertu” daude sailkapenean.
Klubetik jakinarazi dutenez zenbait jokalarik (Xabi Sánchez, Iker Tejero, Asier González, Alberto Robleda eta Jon Sanchez) ezin izango dute bertaratu eta beste lau jokalariren parte hartzea (Lander Vielba, Javi Paredes, Mikel Genua eta Odei Alonsoren) zalantzan dago.
Gazte, beteranoen partidak
18 urtez azpikoek larunbatean Donostiako Kote Olaizola estadioan jokatuko dute 14:30etan Uni Bilboren aurka. 14 urte azpikoek, berriz, Gipuzkoako ligako B multzoko finalerdiak jokatuko dituzte. Larunbatean goizeko 10:30ean hasiko dute lehia Zarautzen aurka. Azkenik, Txingudiren beterano taldeak Rugby Gaupasan parte hartuko du. Larunbatean, 15:00etatik aurrera, Larraintzarreko ikastetxeko zelaian jokatuko dute.
TxingUda
Datozen egunetan argitaratuko dute aurtengo uztailean Txingudi Errugbi Taldeak antolatzen dituen udalekuetan izena emateko informazioa. Aurtengo udalekuetarako berritasunekin datoz gainera, Saint Jean de Luz Olympique taldearekin eginiko elkarlanaren emaitza gisa Donibane Loitzuneko klubeko entrenatzaileek hainbat masterclass eskainiko dituzte. Informazioa Txingudi Errugbi Taldearen webgunean aurki daiteke.