Mendelu auzoa zaharberritzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du Miguel de los Toyosek
Eusko Jaurlaritzeko Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako kontseilariordea Mendelun izan da gaur goizean Noemi Odriozola PSE-EEren bozeramaile eta Josu Álvarez zinegotziarekin.
Gaur goizean Noemi Odriozolak eta Josu Álvarezek, Hondarribiko PSE-EEko bozeramaile eta zinegotziak, hitzordua egin dute Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako kontseilariordearekin hitzordua egin dute.
Mendelu auzoa zaharberritzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du Miguel de los Toyosek. Gainera, azaldu du Udaletxearekin hainbat hartu-eman izan dituztela Mendelun hurbileko bulegoa, Stanley akademia zen eraikinean, zabaltzeko. Hurbileko bulegoa edo Opengela informazioa eta tramiteak egiteko gunea izango da. Besteak beste, etxebizitzak trantsizio energetikoaren erronketara egokitzeko eta eraikinen zein etxebizitzen bizigarritasuna hobetzeko arreta eskainiko dute bertan.
Euskadin hirien berroneratzea zabaltzea ardatz duen programa da Opengela eta Iñaki Arriola kontseilariak zuzentzen duen Lurralde plangintza sailaren bidez kudeatzen da. Orain artean Euskadiko 21 udalerri dira zaharberritze programaren parte. Mendelu auzoko Opengelan, gainera, informazioa eskaintzeaz gain, datozen urteetan auzoaren hiri-berroneratze proiektu bati ekitea bideragarria den aztertuko dute.
.