Hondarribitik igaroko da Donostia-Baiona-Donostia martxa zikloturista
Larunbatean, hilak 13, goizeko 10:30etan helduko dira txirrindulariak herrira. Herri osoa zeharkatu ondoren Baionarantz egingo dute bidea.
Larunbat honetan, hilaren 13an Donostiako Zurriola ibilbidetik abiatuko da 22. Donostia-Baiona-Donostia martxa zikloturista. Txirrindulariek ibilbide luzea eta motxa izango dituzte aukeran eta biak ala biak 08:00etan izango dute irteera. Ehunka txirrindularik parte hartzen dute urtero eta aurten ere errepikatzea espero dute antolatzaileek. Gainera, abiatzen diren guztiek trafiko arauak errespetatu behar dituztela gogorarazi dute.
127 kilometro burutu beharko dituzte guztira bizikleta hartu eta martxan parte hartzea erabakitzen dutenek. Zurriola ibilbidetik Boulevard igaro, Mirakruz gaina, Herrera, Pasaia eta Lezo pasa, Jaizkibel igo, Hondarribira jaitsi, Irundik (Santiago zubia) Hendaiara heldu eta handik Sokoa, Urruña, Ibardin, Azkaine, Senpere eta Sara gurutzatu beharko dituzte, ondoren itzulera bidea egiteko. Donostiako Manteo Kiroldegian amaituko dute. Hondarribira 09:00ean sartuko dira Jaizkibeletik, herrira 10:15ean helduko dira. Baionara heldu ondoren, itzuleran, 11:20ean eta 11:50ean sartuko dira Mendelutik.
Hondarribiko Udaletik gogorarazi dute txirrindularien eta autoen arteko elkarbizitza “ezinbestekoa” dela, “egunero, baina are gehiago larunbatekoa bezalako egun seinalatuetan”.