San Juan aparkalekuko irteera bat itxita egongo da
Prudencia Arbide kaleko irteera hilaren 15etik 19ra itxita egongo da, 08:00etatik 18:00etara. Eliza kalekotik irten beharko da.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/04/captura-de-pantalla-2024-04-10-a-las-15-36-27.png)
CBA udal liburutegian egiten ari diren obrak medio, San Juan plazako aparkalekuko Prudencia Arbide kaleko ibilgailuen irteera aldi baterako itxiko dute. Hilaren 15etik 19ra bitartean izango da, 08:00etatik 18:00etara. Eragin horrek irauten duen bitartean, aparkalekuko erabiltzaileek beren ibilgailuekin irten beharko dute Eliza kaleko irteeratik.