Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Errugbiak Irungo kaleak hartu zituen asteburuan

Txingudi Rugby Club taldeak errugbi eskolen arteko nazioarteko topaketa egin du asteburuan eta Euskal Herriko zaleak gerturatu ziren.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2024/04/10

Txingudi Rugby Club taldeak errugbi eskolen arteko nazioarteko topaketa egin zuen joan den asteburuan, eta Euskal Herriko txoko ezberdinetako errugbilariak gerturatu ziren Irunera: Baztan, Soragazteak, Arrasate, RGC Covadonga, Rugby Union Norte, RC Rioja, Sara-Senpere eta Emak Hor taldeetako jokalariak.

Goizeko 10:00etan hasi zituzten partidak. Bien bitartean, Plaiaundiko zelaiaren inguruan, Oiasso txarangak musika jarri zion jardunaldiari, boluntarioek txapelketako babesleek emandako produktuekin jokalarientzako poltsak prestatzen zuten bitartean. Eguerdi aldera, behin norgehiagoka guztiak bukatuta, jokalari, epaile, prestatzaile eta boluntarioek ohiko hirugarren denbora partekatu zuten eta parte hartzeagatiko sariak jaso zituzten.

Soraluzeko Soragazteak taldeko entrenatzaile batek azpimarratu zuenez, “gure bigarren urtea da topaketa honetan eta errepikatzeko prest! Oso aberasgarria da jatorri ezberdinetako taldeekin jokatzea eta are gehiago antolakuntza aldetik dena ondo doanean”.

Arratsaldean, Irungo kaleetan barna ibili ziren Oiasso txarangarekin. 17:00etan hasi zen jaiaren bigarren zatia Luis Mariano aldean, Marrubi goxoki-dendaren aurrean, eta denda honetako maskotarekin kontatu ahal izan zuten parte-hartzaileek.

Kalejirak Txingudiren beste babesleen egoitzetan egin zituen geldialdiak, Biok arropa-dendan eta Mari tabernan, Kale Nagusiko Txingudi Rugby Tabernan amaitu baino lehen. Errugbilari gazteek ez zuten nahikorik izan, dirudienez, minutu batzuk geroago San Juan harriaren inguruan “tokata” bat osatu baitzuten.

Xabi Sanchez, Txingudi Rugby Clubaren koordinatzailearen hitzetan, “horrelako ekitaldi bat antolatzeak lan asko dakar, baina klubak sasoi oso ona dauka eta badakigu gai garela hau aurrera ateratzeko”.

Argazkiak Gari Mendizabal eta Xabi Sanchezenak dira.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.