2025ko udal egutegiaren gaia Irunen koloreak izango da
Lehiaketa martxan dago urriaren 30era bitartean. Guztira, 13 argazki hautatuko dituzte, hilabeteko bat eta azalekoa.
Urtero udalak argitaratzen duen udal egutegiaren 2025eko gaia hautatu dute: Irunen koloreak. Gaiak keinu egiten dio hirian nagusi diren koloreei eta haiei protagonismoa ematea da xedea.
Hurrengo urteko egutegia lehiaketa bidez egingo dute ere, eta guztira 13 argazki hautatuko dituzte Irungo Argazki Elkarteko kideek, hilabeteko bat eta azalekoa. Argazkiak bidaltzeko epea jada zabalik dago, urriaren 30era bitarte. Horretarako eta lehiaketaren baldintzen berri izateko, udalaren webgunera jo behar da.