San Nikolas zubia, berritze lanetan
Atzo hasi zituzten zubia berritzeko lanak; lehenik eraitsi eta ondoren, berria jarriko dute.
San Nikolas zubia berritzeko lanak egingo dituzte, hilabetez. Atzo egin zituzten ingurua hesitzeko eta babesteko lehen urratsak; izan ere asteaztenetik aurrera Harresilanda kalea itxi egingo dute lan horiek burutzeko. Autoen erabiltzaileen Aireportuko errepidetik mendebaldeko saihesbidea hartu beharko dute eta Donostia kaletik doazenek Tximista kaletik edota Jaizkibel etorbidetik irten beharko dute herritik.
Hilabeteko iraupena izango dute lanok. Denbora horretan zubia hiru zatitan banatu, harresi ondoko berdegunera jaitsi eta material berreskuragarria hautatuko dute. Gainontzekoa berdegunera eramango dutela jakinarazi du udalak. Zubi berria garabi eta andamioen laguntzarekin ezarriko dute. Lanen amaiera data zehaztea zaila den arren, asmoa apirilaren 22ko astean zubia berrezartzea eta azken lanak egitea dela aurreratu dute. Egun horietan inguruko bideak itxita egongo dira ere.