Gizon bat atxilotu dute kalean egindako lapurretagatik
Erasoa beste bi pertsonekin egin izana leporatu dio Ertzaintzak eta besteen bila dabiltza. Erasotua bizikletan zebilen eta jasotako kolpeagatik ospitalera eraman zuten.
Igande gauean 35 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak indarkeriaz egindako lapurreta batean parte hartu izana egotzita. Erasoa beste bi pertsonekin batera egin zuela baieztatu du Ertzaintzak eta ikerketa zabalik dela azaldu dute “delitu ekintza horretan konplizeak nor diren baieztatu ahal izateko”.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, hiru gizonek bide publikoan txirrindolan zihoan biktima inguratu zuten, eta “bortizki” bultzatu zuten ibilgailutik botatzera arte. Behin biktima lurrean, erasotzaileek eraso egin eta telefono mugikorra eta dirua lapurtu zizkioten.
Erasoaren ingurura bertaratzen lehenak herritarren babeserako agenteak izan ziren eta haiek biktimak kolpe handia zuela aurpegian salatu zuten. Hartara, ospitalera eraman zuten.