Biteri kaleko haur parkea estali egingo dute
Haur parkea estaltzeko lanek hiruzpalau aste iraungo dute eta parkea itxita mantenduko da maiatzaren 11era arte.
Gutxinaka, Hondarribiko haur parkeak estaltzen ari da udala. Satarkako eta Amute auzoko haur parkeak estali ondoren Biteri kalekoari heldu diote. Lan horiek burutzeko gaurtik, hilak 9, maiatzaren 11era arte parkea itxita egongo da. Helburua gainontzeko lanen berbera da: egiten duen eguraldia egiten duela haurrek jostatzeko leku bat izatea.