BATeko Ana Pulgarin zortzigarren Ibilketaren 8. Topaketa Internazionalean
Txekiako Errepublikan izan da zortzigarren topaketa eta Espainiako emakume seniorren taldearekin izan da bertan Ana Pulgarin.
Ibilketaren 8. Topaketa Internazionala egin dute iragan asteburuan Txekiako Errepublikan, eta bertan izan zen Ana Pulgarin BATeko atleta.
Ibilketa kategorian ibili zen eta zortzigarren sailkatzea lortu zuen Pulgarinek, 1:39,06 orduko denborarekin. Espainiako emakumeen senior taldearekin aritu zen, eta taldeen sailkapenean hirugarren izan ziren.
Bestetik, Alacanten 200 metroko kontrola egin zuen Carla Martinezek eta bere errekorra eta BATena hautsi zuen. Pistan aritu zen 200 metrotan lasterka eta 24,51 segundo behar izan zituen.