Abenturaero udalekuetarako prozesua hilaren 22an hasiko da
Izen ematea hilaren 22tik maiatzaren 2ra egin beharko da, eta 60 plazen zozketa maiatzaren 13an egingo da.
Abenturaero udalekuetara joan ahal izateko tramiteen bidaia hil honen amaieran hasiko da, apirilaren 22an, hain zuzen ere. Aurtengo edizioa 2013 eta 2016 urteen artean jaiotakoei begirakoa da eta aisiako jarduerak egiten dituzte, hala nola, surfa, eskalada, stand up paddlea, abentura parke batera bidaia eta gau bateko kanpaldia. Helburua, haurrei aisialdiko jarduera aktibo eta osasungarriak eskaintzea da.
Izena emateko epea apirilaren 22tik maiatzaren 2ra bitartekoa izango da, bi egunak barne. Horretarako, udalaren orrialdera jo behar da, eta autozerbitzu terminaletan ere ahalko da. Formulario bakoitzean bi anai-arreben edota lagunen baten inskripzioa ahalko da egin batera, betiere txanda berdinean.
Orotara 60 plaza daude, hiru txandatan bereizita. Baga, uztailaren 8tik 13ra; biga, uztailaren 22tik 27ra; higa, uztailaren 29tik abuztuaren 3ra. Kasu guztietan, astelehenetik ostegunerako ordutegia 09:00etatik 14:00etarakoa izango da, eta ostiraletik larunbatera 09:00etatik larunbateko 14:00etara.
Zozketa
Lehen jakinarazpena eskatzaileen behin behineko zerrenda izango da. Era horretan, baztertutako eta onartutako baztertzaileen berri emango dute, maiatzaren 7tik 8ra, udalaren webgunean, 010 eta 943 505 152 telefonoetan, eta autozerbitzu terminaletan. Egun horietan alegazioak aurkeztu ahalko dira ere.
Ondoren, maiatzaren 13an, plazen zozketa egingo da jendaurrean, eta emaitzak maiatzaren 16ik aitzina ahalko dira kontsultatu aurreko aldietako bide berdinak erabiliz. Azkenik, maiatzaren 20tik 28ra bitartean behin betiko zerrendak argitaratuko dituzte eta ordainketa egin beharko da. Prozesu guztia bukatzean, bilera egingo da haurren tutore eta gurasoekin informazio guztia helarazteko.
- Behin behineko izen ematea: apirilaren 22tik maiatzaren 2ra.
- Eskatzaile onartuen behin behineko zerrenda: maiatzaren 7tik 8ra.
- Eskatzaile onartuen behin betiko zerrenda: maiatzaren 10ean.
- Zozketa: maiatzaren 13an.
- Zozketaren emaitzen argitalpena: maiatzaren 16an.
- Behin betiko izen ematea: maiatzaren 20tik 28ra.
- Erreserben kudeaketa: maiatzaren 29an.