Txinzerrek behin behinean lekualdatu du arreta bulegoa
Junkal kaleko 22. zenbakian egongo dira hilaren 11tik aurrera. Hitzordua eskatu beharko da bertaratu ahal izateko.
Txinzerren herritarren arreta bulegoan birmoldaketa lanak egin behar dituztenez, bulegoa Santiago auzoko Gizarte Segurantzaren arrteta eta informazio zentrora lekualdatuko dute (Junkal kalea, 22). Aldi baterako izango da bertan.
Hala, hilaren 10ean bulegoa itxita egongo da lekualdatzeagatik, baina zerbitzua 900 119 384 telefono zenbakian nahiz posta elektronikoz jasotzeko aukera bermatuko dute. Hilaren 11tik aurrera, berriz, eta obrek iraun bitartean, Junkal kaleko bulegoa 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.
Adierazi dute aurretik hitzordua eskatzea komeni dela “kalitatezko arreta bermatzeko eta jende pilaketak saihesteko”. Aldi baterako neurria da hitzordua eskatzearena eta espazio berriaren ezaugarriengatik hartu dute erabakia.