2024/4/8

Ijitoak "euskal kultura mosaikoaren" parte direla aldarrikatu dute

Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna da gaurkoa eta herriaren bandera jarri dute udaletxean. Horrez gain, aretoa lepo, komunikatua irakurri dute Kera eta Kale Dor Kayiko ijito elkarteek.

Adinekoen zentroetako aisialdiko jarduera eskaintzaren berri eman dute

Apirileko programazioa kaleratu du udalak. Besteak beste, zinema eskaintza zabala eta kaleko jarduerak antolatu dituzte.

Giza irudiarekin marrazketa tailerra egingo dute

Udal marrazketa eta pintura akademian izango da hilaren 20an. Izen-ematea apirilaren 8tik 17ra egin beharko da

EH Bilduren hauteskunde kanpaina Irunera iritsiko da ostegunean

San Juan plazan egingo dute ekitaldia 18:45ean. Nerea Kortajarena eta Arnaldo Otegi zerrenda kideak bertaratuko dira.

Gaur egingo du Irunen PSE-EEk hauteskunde kanpaina

Etorbidearen zubian elkartuko dira Eneko Andueza, Maria Chivite, Cristina Laborda eta Alain Rousset.

Txinzerrek behin behinean lekualdatu du arreta bulegoa

Junkal kaleko 22. zenbakian egongo dira hilaren 11tik aurrera. Hitzordua eskatu beharko da bertaratu ahal izateko.

Pablo Gonzalezen auziaz arituko dira Kabigorrin

Hilaren 18an Oihana Goirienarena eta Maribel Martinezena izango da hitza, 19:00etan. Irungo Udalak hitzaldia antolatzen lagundu du.

Gehiago