Pablo Gonzalezen auziaz arituko dira Kabigorrin
Hilaren 18an Oihana Goirienarena eta Maribel Martinezena izango da hitza, 19:00etan. Irungo Udalak hitzaldia antolatzen lagundu du.
Polonian atxilo den Pablo Gonzalez kazetari euskaldunaren auziaren gaineko hitzaldia eskainiko dute Kabigorrin hilaren 18an. Bertan izango dira Gonzalezen familiar Oihana Goiriena eta kazetari Maribel Martinez. Hitzordua 19:00etan finkatu dute Kabigorri antolatzaileak eta laguntzailea izan den Irungo Udala.
2022ko otsailaren 28tik Poloniako espetxe batean dago atxilotuta Gonzalez, inolako epaiketarik egin gabe eta abokatuarekin hitz egin gabe. “Espia errusiarra” izatea egotzi diote, probarik erakutsi gabe. Europar Batasunaren oinarrizko giza eskubideen kartako hainbat eskubide urratzen ari direla salatu dute.