EH Bilduren hauteskunde kanpaina Irunera iritsiko da ostegunean
San Juan plazan egingo dute ekitaldia 18:45ean. Nerea Kortajarena eta Arnaldo Otegi zerrenda kideak bertaratuko dira.
Hauteskunde kanpainako ekitaldia egingo du ostegun honetan (hilak 11) EH Bilduk. Bertan izango dira Arnaldo Otegi, EH Bilduren koordinatzaile nagusia, eta Nerea Kortajarena Eusko Legebiltzarrerako Gipuzkoako zerrendaburua.
Ekitaldia San Juan plazan izango da 18:45ean. Eguraldia lagun ez izatekotan Ficoban elkartuko dira. Alderdi abertzaleak dei egin die herritarrei plaza betetzera “aldaketa egingarria dela ohartaraziz”.