Reem Damdan, Palestinaz, Palmera Monteron
Irungo Palestinarekiko Elkartasun Sareak antolatu du hitzaldia, 'Laguntza eske Palestina' goiburuarekin.
Palestina erdigunean jarriko dute hurrengo ostegunean, hilak 11. Izan ere, Irungo Palestinarekiko Elkartasun Sareak hitzaldia antolatu du egun horretarako, Laguntza eske Palestina goiburuarekin, 19:00etan hasita.
Hizlaria, Reem Damdan palestinarra izango da. Alkarama, emakume palestinarren elkarteko kidea da Damdan, baita Palestinarekiko Erantzunkizuna plataformako kidea ere bada. Euskal Herrian berriki sortutako plataforma horren oinarrian, 2022an Palestinara egindako brigada bat da.
Irungo palestinarekiko Elkartasun Sareak herritar gutziak deitu ditu hitzaldiarekin bat egitera.