Popularren ekitaldia bihar
Gipuzkoako PPren presidente Muriel Larreak "kriminalitatearen igoera" izango du hizpide biharko ekitaldian.
Legebiltzarrerako hauteskundeen testuinguruan, ekitaldia egingo du bihar Irunen Alderdi Poularrak, PPren Gipzukoako presidente eta hauteskundeei begiura Gipuzkoako zerrendaburu den Muriel Larreak hartuko du hitza. “Kriminalitatearen igoera” eta “segurtasuna” izango ditu hizpide Larreak biharko ekitaldi horretan.
Popularren esanetan, gai horiek dira, euskal jendartean “kezka gehien” sortzen dutenak gaur egun, eta biharko ekitaldian horiei aurre egin eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako, biztanleriaren “lasaitasuna bermatzeko” neurri zehatzak aurkeztuko omen dituzte popularrek.
Ekitaldia, bihar izango da Pio XII plazan, 11:00etan hasita.