Hondarribian izandako eraso matxista gaitzetsi du aldundiak
Aldundiak nabarmen jarri du indarkeria matxistaren jatorria "gizon eta emakumeen arteko berdintasun falta" dela.
Hondarribian izandako eraso matxista gaitzetsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Adierazpen instituzionala egin du horren harira. Eraso duten emakumeari gertutasuna eta elkartasuna adierazi dizkio, baita haren senide eta hurbilekoei ere. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko aldarria egin du aldundiak adierazpenean, zalantzarik ez baitu, halako erasoen oinarri-oinarrian “gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun eza” dagoela, “emakumeak mendean eta kontrolpean izan nahi dituztenen jarrera eta ideia matxistak”.
Lehen lerroan jarri ditu, halaber, duintasuna, sexu askatasuna, eta integritate fisikoa: “eskubide urraezinak dira. Eskubide horien aurkako ekintzak erabat onartezinak dira, ez dute lekurik gure gizartean”.
Atzo eman zuen eraso horren berri Hondarribiko Udalak, eta elkarretaratzera deitu gaur arratsaldean. Martxoak 8 plazan izango da elkarretaratze hori 18:30ean hasita. Gipuzkoako Foru aldundiak parte hartzera deitu du.