Errenta aitorpena euskaraz egin daiteke
Iaz 9.638 aitorpen egin ziren Hondarribian. Horietako 1.382 euskaraz egin ziren eta 8.256 gazteleraz.
Hondarribiko Udala UEMAn sartu zenetik hainbat ekimen abiatu dituzte. Orain, errenta aitorpena egiteko kanpaina betean, aitorpena euskaraz egiteko aukerari bultzada bat emango diote.
Iaz 9.638 aitorpen egin ziren Hondarribian. Horietako 1.382 euskaraz egin ziren eta 8.256 gazteleraz. Aurten, euskaraz egin nahi dutenen kopurua handiagoa izatea nahi du udalak, Garoa Lekuona zinegotziak azaldu duenez, euskararen normalizatzeko bidean “lan hizkuntza, komunikazio hizkuntza, aisialdi hizkuntza eta administrazioarekiko harreman hizkuntza” izatea nahi dutelako.

