EH Bilduren ekitaldi politikoa, igandean
Hauteskunde kanpaina hilaren 5ean hasiko da ofizialki. Maddalen Iriarte eta Gari Mujika Kultur Etxean izango dira 12:00etatik aurrera.
Apirilaren 21ean izango diren Legebiltzarrerako Hauteskundeei begira igande honetarako, hilaren 7rako, ekitaldi politikoa antolatu du EH Bilduk. Kultur Etxean izango da hitzordua “aldaketarekin” 12:00etatik aurrera. Bertan, Maddalen Iriarte eta Gari Mujika arituko dira hizlari.