Osasungintza hizpide izango dute bihar, Irunen
EH Bilduk ‘Osakidetza zutik jartzeko proposamena’ mahai ingurua antolatu du. Bihar 18:30ean, EH Bilduren bilgune berrian izango da (San Martzial kalea, 7).
Bihar izango da EH Bilduk osasungintzaz hitz egiteko antolatu duen ‘Osakidetza zutik jartzeko proposamena’ mahai ingurua. Bilkideek azaldu dutenez eskualdeko osasun sistema publikoaren egoerarekin arduratuta daude eta duela egun batzuk Pello Otxandianok (EH Bilduren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagaia) EH Bilduren osasunari buruzko proposamen integrala ezagutzera eman zuela aprobetxatuz antolatu dute mahai ingurua. Bertaratzen direnek proposamen integralean jasotzen diren neurriak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute, besteak beste.
Rebeka Ubera eta Jesus Oñate izango dira hizlariak. Hitzordua bihar, apirilaren 3an, izango da, 18:30ean, EH Bilduren bilgune berrian (San Martzial kalea, 7).