Lehen arreta zerbitzua hobetzeko eta pribatizazioaren aurka egiteko azken aurreko kontzentrazioa egin du gaur Osasun Bidasoak Hondarribiko Anbulatorioaren atarian.
Uholdeei aurre egiteko prebentzio-neurriak eskatzeko Mendelu auzoko 130 bizilagunek idatzi bat sinatu zuten otsailean. Jeltzaleen ustez Udal Gobernu Taldeak eman duen erantzuna "ez da egokia izan".
Lagun Artean eta Zumardikoak elkarteek Hondarribiko Udalaren laguntzarekin antolatu dute V. Muxiko eguna. Ikus egitaraua.
Julián Estévezen eskutik adimen artifizialaren argi eta itzalak ezagutzeko aukera izango da hilaren 8an izango da Palmera Montero gunean 2. gelan.
Satarka haur parke ondoko errepidea, Jaizkibel Etorbidea, moztuta egongo da 08:00etatik 12:00ak arte.
EH Bilduk ‘Osakidetza zutik jartzeko proposamena’ mahai ingurua antolatu du. Bihar 18:30ean, EH Bilduren bilgune berrian izango da (San Martzial kalea, 7).