Aldundiari aurkeztu dio udalak Txenpereneako aurre proiektua
Kirol instalakuntzak mugitzeko jarduketa finantzatzeko akordioa jasotzen duen erakunde arteko hitzarmena eguneratu dute.
Udala Plaiaundiko kirol instalakuntzak Txenpereneara lekualdatzeko lanetan dabilela adierazi du. Instalakuntzak bertara mugitzeko erakundeen arteko koordinazioa behar dela adierazi dute, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena, hain zuzen. Aste honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuekin bildu dira, Jose Ignacio Asensiorekin eta Goizane Alvarezekin.
Erakundeen arteko koordinazioa beharrezkoa dute, jarduketa finantzatzeko akordioa jasotzen duen erakunde arteko hitzarmena eguneratzeko. Atzoko bileran, udalak aurre proiektua aurkeztu zion aldundiari, zeinak ekipamendu berriaren kostu ekonomikoa zenbatetsi egiten duen.
Era berean, jarduketa egikaritzeko baliabide ekonomikoak programatu zituzten, eta aldundiak hitzarmena eta aurre proiektua bere zerbitzu juridiko eta teknikoekin batera aztertzeko konpromisoa hartu zuen. Finantzaketari dagokionez, Jaurlaritzak %30 hartuko du bere gain; aldundiak, %50; eta udalak, %20.
Hurrengo urratsa Eusko Jaurlaritzarekin biltzea izango da. Udalak dio Jaurlaritzaren deiaren esperoan daude elkartzeko.