Edukiontzi batzuk lekualdatuko dituzte Itzuliagatik
Kasuan kasu, hilaren 25etik edo hilaren 31tik aurrera Itzuliaren ibilbidean dauden edukiontziak lekuz mugituko dituzte.
Apirilaren 1ean, Itzuliaren 100. edizioa Irundik abiatuko da, eta tropelak hiriko kaleak zeharkatuko ditu apirilaren 1ean eta 2an. Jarduera honek eragina izango du hiriko edukiontzietan, batzuk lekualdatu egin beharko baitituzte. Lekualdatze horien berri eman du Txinzerrek.