Kanada eta AEB bizikletan, Zure Abenturaren Bilan
Mikel Bringasek bere bidaia kontatzen duen 'The Great, the Basque and you' dokumentala proiektatuko du. Saioa euskaraz izango da.
Mikel Bringasek Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak zeharkatu zuen bizikletan eta bidai horren gaineko solasaldi bat eskainiko du. Horrez gain, The Great, the Basque and you bere ikus entzunezkoa proiektatuko du. Martxoaren 21ean izango da, 19:30ean, eta sarrera doakoa da, lekua bete arte. Saioa euskaraz izango da.
Emanaldi honekin, helburua dute bidaiak bizikletaz egitea sustatzea eta mugei buruzko gogoeta bat iradokitzea. Saioak 60 minutu inguru iraungo du.
The Great, the Basque and you
Mikel Bringas bidaiariak Great Divide Mountain Bike Route izeneko ibilbidetik egin zuen bidaiaren gorabeherak azalduko ditu. Ibilbide hori Kanadan hasi eta Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldean bukatzen da. Protagonistaren ustez, “munduko errepiderik luzeena” da.
Ibilbide hori osatu ondoren, Bringasek Basque Divide sortu du, antzekotasun sinboliko handia duen ibilbide bat, Irunen amaitzen dena. Saio horren bidez, AEB, Mexiko eta Irun, Hendaia arteko mugei buruz hausnartzea proposatuko du protagonistak.