Ondarea ardatz izango dute Enrique Lekuona bekaren 3. edizioan
Ikerketa bekaren 3. ediziora aurkezteko deialdia apirilaren 1ean zabalduko da. Saridunek 18 hilabeteko epea izango dute ikerketa gauzatzeko.
Arma Plaza Fundazioak hirugarren urtez antolatu du Enrique Lekuona ikerketa beka Hondarribiko Udalarekin lankidetzan. Beka honen bidez Hondarribiko historiarekin zerikusia duten alderdiak aztertzera bultzatu nahi dute antolatzaileek. Deialdi bakoitzean gai nagusi bat ezartzen dute eta aurtengoan ikerlariek ondarea izango dute ardatz.
Ikerketa bekaren zenbatekoa 10.000eurokoa da eta saridunek 18 hilabeteko epea izango dute hura gauzatzeko. Lanak aurkezteko epea apirilaren 1ean zabalduko da, eta maiatzaren 6ra arte bidali ahal izango dira. 23:59ak arte zehazki. Informazio gehigarria Arma Plazaren webgunean aurki daiteke.