'Erromatik Piratetara' katamaran irteera kulturala
2024ko Euskal Kostaldeko Museoen hilabetearekin bat egin du Arma Plaza Fundazioak. Itsas bisita gidatuak 90 minutuko iraupena izango du.
2024ko Euskal Kostaldeko Museoen hilabetearekin bat eginez, ‘Erromatik Piratetara’ deituriko katamaran irteera antolatu du Arma Plaza Fundazioak hilaren 23rako. Hondarribiko Kirol Portuko M pantalanean egingo dute hitzordua 12:00ean. Irteera euskaraz zein gazteleraz egingo dute eta 90 minutuko iraupena izango du. Bisita egin ahal izateko plaza erreserbatzea derrigorrezkoa da (helbide elektronikora mezu bat bidalita edo 943 64 46 23 – 943 64 36 77 telefonoetara deituta). Informazio gehiago Arma Plazaren webgunean aurki daiteke.