Jaurtiketen Espainiako Txapelketan emaitza ezin hobeak
Alejandro Esteban eta Unax Eraso atletek ordezkatu dute Bidasoko taldea 20 urtez azpikoen Jaurtiketa Luzeen Neguko Espainiako Txapelketan.
Jaurtiketa Luzeen Neguko Espainiako Txapelketa jokatu da asteburuan Leonen (Gaztela eta Leon). Bertan izan dira BATeko Alejandro Esteban eta Unax Eraso 20 urtez azpiko kategorietan.
Esteban xabalinan aritu zen eta hirugarren sailkatzea lortu zuen. Lehia estu estu egon zela azaldu dute, eta BATekoak 63,04 metroko jaurtiketa egin zuen. Emaitza horrekin hirugarren sailkatu zen, bere marka hobetu zuen eta taldeko errekor berria ezarri zuen, aurrekoa 62,08 metrokoa baitzen. Sailkapenekin segituz, 20 urtez azpikoen sailkapenean laugarren sailkatu zen.
Eraso, berriz, mailua jaurtitzen aritu zen 20 urtez azpikoetan ere. Aurreko urteko txapelketan hamaikagarren sailkatu zen 48, 85 metroko jaurtiketarekin; aurten, baina, marka hobetu du hiru jaurtiketetatik bitan. Jaurtiketa hoberena 50,03 metrokoa izan zen eta hamargarren sailkatu zen.

