2023ko otsailean baino %15,6 bidaiari gehiago jaso ditu aireportuak
Hilabetero handitzen dihardu Hondarribiko azpiegitura erabiltzen duten bidaiari kopurua.
Hilabeteak pasa ahala gero eta datu hobeak pilatzen ari da Donostiako aireportua. Zehazki, 28,849 bidaiari izan ziren Hondarribiko azpiegitura otsailean erabili zutenak, 2023an baino %15,6 gehiago. Aldi berean, %3,5 aireratze eta lurreratze gutxiago egin dira azken hilean, 328 operazio. Ondorioz, hegazkinak beteago doazela ondoriozta daiteke.
Orain arteko datuei erreparatuz 684 mugimendu egin dira urteko lehen bi hilabeteetan. Bidaiari kopuruari dagokionez 57.272 pertsona igaro dira bertatik, 2023ko datuei erreparatuta %8,7 gehiago.