Basque Ballerinako hiru ikasle, Paris eta Londresera
Daniella Sierra, Adriana Marquegui eta Irene Amunarriz Parisko L'École de danse de l'Opera-k eta Londreseko The Royal Ballet School-ek antolatzen dituzten udako ikastaroetan parte hartzeko hautatuak izan dira.
Uda honetan Hondarribiko Basque Ballerina dantza eskolako hiru ikaslek, Daniela Sierrak, Adriana Marquieguik eta Irene Amunarrizek, Parisko L’École de danse de l’Opera-k eta Londreseko The Royal Ballet School-ek antolatutako ikastaro trinkoetan parte hartuko dute. Aurtengo neguan aukeraketa prozesu batean parte hartu zuten eta 900 ikasle gazteren artean hautatuak izan ziren.
Basque Ballerina eskolarentzat oso lorpen garrantzitsua da. Izan ere, L’École de danse de l’Opera eta The Royal Ballet Schol prestigio handiko instituzioak dira. Udako ikastaroetan Elisabeth Platel, Carole Arbo, Fabienne Cerruti edo Muriel Hallé bezalako dantzari ezagunak izango dituzte irakasle.
Lorturikoaren atzean lan, adore, sakrifizio eta dedikazio handia dagoela adierazi du Amaia Leiza Basque Ballerinako zuzendariak eta honakoa, ikasleen etorkizunerako “oso bidai garrantzitsua” izango dela uste du.