Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
korrika
Joxan Elosegi. Itzultzailea.

"AEK heldu zenerako bazegoen mugimendua"

Irungo AEKren aurretik hirian helduentzako euskara eskolak bazeudela jakinarazi du Joxan Elosegik. Horien bilakaeraren errepasoa egin du. AEKren aurretiko mugimendua handia izan zen.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2024/03/11

AEK 1976an sortu zen Bilbon. Irungoa, geroago. Zertan ari ziren euskaltzale irundarrak garai horretan?

1973an, 18 urte nituela hasi nintzen mugimendu horietan. Orduan ez zegoen AEKrik, eta aurreko hamarkadan, 1960. hamarkadan, baziren euskarazko eskolak. Gau eskolak deitzen ziren, eta 1967an sortu zen lehena Irunen. Eskola horiek Irungo hainbat tokitan ematen ziren, sakabanatuta zeuden ikasgelak, baina batez ere, Irungo OARGUIn ematen ziren. OARGUI elizarekin lotuta zegoen elkarte bat zen, eta lokal handi bat zuten San Migelgo Pasionistak elizari lotuta, duela hogei urte bota zutena. Irakasle lanetan pasiotar gazte batzuk aritu ziren, gipuzkoarrak eta bizkaitarrak, eta 100 ikasletik gora biltzen ziren bertan. Kontuan hartzeko zenbakia da. Noski, gau eskolak izenak dioen bezala, klaseak lana bukatzerakoan ematen ziren. Esan beharra dago ikastolak indartu ziren aldi berean hasi zirela gorpuzten gau eskolak.

1970. urtean Burgosko epaiketa iritsi zen, eta haren ondotik urte pare batez hutsunea egon zen. Gerora, hiru urte geroago, berriro indartu ziren euskara klaseak eta 1973an hasi ginen berriro. Berezitasun handiena izan zen hasi ginela Gipuzkoako beste mugimendu edota gau eskoletako kideekin koordinatzen. Euskalduntze eta alfabetatzerako bulego bat zuen Euskaltzaindiak Donostian, eta haren bidez hasi ginen koordinatzen.

Metodoa ere beharrezkoa zen, eta eskolen metodo nagusia Patxi Altunaren Euskara, hire laguna! izan zen. Seguru jende askok ikasi zuela metodo horrekin. Ez zen puntakoena edo dinamikoena izango, baina bere funtzioa bete zuen urte horietan. 1970eko hamarkadan beste ikuspegi bat eta beste metodo batzuk lantzen hasi ginen. Hala nola moldatzen ginen, baina oso mugimendu dinamikoa zen. Frankismoaren azken urteak ziren eta Jalgi hadi eta Euskalduntzen metodoak etorri ziren, beste dinamismo batekin. Udalarekin ez genuen harremanik, baina Irungo eskolekin bai, eta eskoletako ikasgelak baliatzen genituen gau eskoletarako, adibidez, La Salle, El Pilar baina baita eskola publikoak ere. OARGUIn ere segitu genuen.

Frankismo ondorengo urteetan, zein izan ziren segitutako urratsak?

1975an hil zen Franco, eta 1976an izan zen eklosioa. Ikasturte berriari ekin genion eta ia 600 pertsonek eman zuten izena. Gela bakoitzeko 12 bat ikasle izan ziren, 50 bat talde osatu ziren, eta 52 irakasle behar izan ziren. Ahal izan genuen moduan pasa zen ikasturte hura. Nahiko trantzea izan zen, ez zegoelako jende nahikorik hori guztia kudeatzeko. Gainera, urte oso zailak ziren, baina denak elkartzen ginen.

Ikasleei dagokienez, gehienak euskara hizkuntza ikasi nahi zutenak ziren, edota euskara etxean txikitan aditua zutenak, baina hitz egiteko aukera izan ez zutenak. Baziren ere besterik gabe alfabetatzea behar zutenak; gaur egun zaila da profil horretako jendearekin topatzea. Zalantzaz betetako urteak izan ziren, eta zoritxarrez, ezin izan genuen behar bezala erantzun, ahal genuena egiten genuen. Ilusioa handia zen, baina ez ginen prest. Impasse urte batzuk izan ziren orduan, eta garai berdinean, 1978an sortu zen AEK Euskal Herrian.

Eta nola iritsi zen Iruneraino?

AEK Bilbon sortu zen, eta Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea izenez Euskal Herri osoan lehen ikasturtea 1978an izan zen. Esaten delarik 1976an sortu zela, ez dut bat egiten.

Orduko hartan gau eskola ginen Irunen eta gero, Gipuzkoan koordinatzen hasi ginelarik, Euskal Eskola izena hartu genuen, Gipuzkoan hala egin zelako. AEKren sorrerarekin batera, 1979an, esan daiteke segida eman zitzaiola gau eskolen mugimenduari, beste nortasun eta izen batez. AEK izena guri ez zitzaigun bat ere ez gustatzen, Bilbo aldetik etorri zen, eta hartu egin genuen. Dena den, inportanteena eta azpimarragarriena da AEK ez zela Irunera etorri. AEK heldu zenerako bazegoen mugimendua. Ikastolak ere ez ziren kanpotik etorri, bertan sortu ziren. Bertan sortu ziren mugimenduak eta ondorengoak, bertako behar bati erantzuteko.

Beraz, 1979tik aurrera hartu zuten orduko euskal eskolek Irungo AEK izena?

Bai, Irungo euskal eskolak ordutik Irungo AEK izan zen. Eskolak egun osora zabaltzen hasi ginen, hau da, goizeko eskaintza egiten hasi ginen. Ez genituen 500 edo 600 ikasle 1976an gertatu gisan, baina bagenituen, beharbada, 300 ikasle. Guztiz urte garrantzitsua izan zen Irungo AEKren historiarentzat.

Errepikatuko dut, baina AEK aurretiko mugimendua jada bazegoen. Jendea bazebilen. AEKren hastapen horietan beste behar batzuk genituen, eta beste kontzeptu batzuk hasi ginen garatzen, esaterako, euskaltegi kontzeptua. Guk klaseak emateko erabiltzen genituen ikasgelak oso sakabanatuta zeuden, eta euskaltegi kontzeptua, alegia, euskara ikasi nahi duten helduentzako topalekua sortu zen. Kakotxen artean aipa daiteke profesionalizazioa ailegatu zela, profesioaren duintasunik ez zegoelako. Irakasle izatetik bizi zen jendea ari zen sortzen, oso modu prekarioan. Irungoak ziren asko, Irunen bizi ziren euskaldunak beste asko.

Zein izan zen egoitza?

Atzera bueltatuta, 1977an lortu genuen gela bat Foruen karrikan, Euskal Jaiak jardunaldien antolatzaileen egoitzan. Era horretan, irakasle taldea gero eta finkoagoa zen, eta metodologia nahiz didaktikan aurrerapauso garrantzitsuak eman ziren. Guk kolaboratu egin genuen Euskal Jaietan, eta haiekin batera txoko bat egitea lortu genuen. Guretzat arras inportantea izan zen, gure izenean bagenuelako toki bat matrikulak eta bestelakoak egiteko. Alegia, erreferentziazko gune bilakatu zen. Oraindik gau eskolak ginen, eta lehen zehaztu bezala, 1979tik aurrera AEK. Euskaltegia ginelarik beste ezaugarri batzuk genituen, bestelako irakasle talde bat. 1980an izan zen lehenengo Korrika, eta 50 kilometro egin behar izan genituen Irun eta Hondarribia artean. Lan izugarria izan zen.

Udalarekin ere hasi ginen harremanetan garai hartan. Lehen udal hauteskundeak baino lehen gestorak zeuden, eta haiekin hasi ginen harremanetan. Lehenengo aldiz lortu genuen diru laguntza udaletik, Julen Elgorriaga buru zelarik, eta urte horretan ere hasi ginen ematen lehenengo urratsak udaleko langileak euskalduntzeko. Bitartekotza nahiz baimenak eskuratu genituen, euskaldundu nahi zuten udal langileak dohainik hartzearen truke. 1978an Irungo AEK-k lehen barnetegia antolatu zuen Zubietan (Nafarroa), Joxeparen etxean. Bi urtez antolatu zen, eta Euskal Herriko lehenengotako barnetegia izan zen.

Noiz finkatu zen AEKren egoitza?

1980. urtean udalak udal euskaltegia sortu zuen eta sekulako erronka izan genuen gure aurrean. Sortu berria zen HABE, eta hasierako harremanak hala-nolakoak izan ziren. HABEn zebiltzanak gurekin ibilitakoak ziren, eta haiek beste lan baldintza batzuk eta erraztasun batzuk zituzten. 1980. urtean Foru karrikako 2. zenbakiko eraikina okupatu genuen, Seccion Femenina talde falangistaren egoitza zena. Hantxe jarri ginen, eta han egon ginen 15 bat urtez. Dena hor egin genuen. 1981. urtean udalak pisua erabiltzeko baimena eman zigun, berea ez bazen ere. Udaleko Patxi Zapiainek lagundu gintuen ere, eta haren bidez udalak pisua txukuntzeko baliabideak eman zizkigun. Udal euskaltegia eratu berri bazuten ere, Zapiainek euskara bultzatu eta lagundu nahi zuen, nahiz eta borroka giroa zen bi euskaltegien artean nagusi.

Lokala okupatu genuen eta hori oso garrantzitsua izan zen, oso leku gutxitan gertatzen zelako. Leku askotan ez zuten lokalik, eta ez baduzu lokalik zer egin behar da? Okupatu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.