Martxoak 8

Hondarribiarrak emakumeen eskubideen alde manifestatu dira

Emakumeen Egunean "Patriarkatua suntsitu" eta "gora borroka feminista" oihukatu dute. Herritarrak saretuta Irunerantz hasi dute bidea.

Arratsaldeko 17:00etan puntuan irten dira hondarribiarrak emakumeen eskubideen alde manifestatzera, bai eta genealogia feministaren beharra aldarrikatzera ere. Pankartan, gainera, ‘eskubideak finantzatu’ eta ‘berdintasuna azkartu’ irakur zitekeen. Emakumeen Egunean “Patriarkatua suntsitu” eta “gora borroka feminista” oihukatu dute eta herritarrak saretuta irunerantz hasi dute bidea. Zabaltza plazan elkartuko dira Hendaiatik eta Irundik abiatu diren zutabeekin eta elkarrekin San Juan plazan amaituko dute M8 Asanbladak deitutako manifestazioa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.