Urval Ensemble klarinete laukotearen kontzertua, igandea honetan
Haize-laukotea Jasone Etxebestek, Mikel Emezabalek, Carlos Casadok eta Marixi Sesma Aizpuruak osatzen dute. Emanaldia, 19:00etan hasiko da.
Urval Esemble klarinete laukoteak kontzertua eskainiko du Amaia KZn, igande honetako 19:00etan. Haize-laukotea Jasone Etxebestek, Mikel Emezabalek, Carlos Casadok eta Marixi Sesma Aizpuruak osatzen dute, eta zenbait musikariren lanak interpretatuko dituzte, hala nola, Tomaso Albinoni, Jean Françaix edo Claude Debussy. Ekimena Ricardo Requejo Ganbera Musikako Zikloaren parte da.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta Amaia KZren webgunean eskuratu daitezke. Amaia KZko txarteldegian ere salgai jarriko dira, emanaldia baino ordubete lehenagotik hasita, baldin eta lekurik geratzen bada. Sarrera bakoitzak 5 euro balio du.
Urval Ensemble
Urval Ensemble laukotea 2002an sortu zen Zumaian, Klarinete Maratoia musika-proiektu originalaren barruan, eta nazioartean ibili dira. Euskal musika Euskal Herritik kanpo sustatzeko asmoz, kontzertu ugari eman dituzte gure mugetatik kanpo: León, Ávila, Madril eta Errioxa (Espainia), Lincoln (Estatu Batuak), Gante (Belgika), Asis (Italia) eta Faroe uharteak (Danimarka), besteak beste.