Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, irundarrak
Ramuntxo eta Kurpil Kiroleko jokalariak arituko dira lehian Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Etxean jokatuko dute.
Asteburuan jokatuko da Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Batetik, eskuz banakako lehia izango da larunbat goizean, Irurako Ametsa trinketean. Lehenengo eta bigarren mailako finalak izango dira.
Igandean, berriz, kadete eta jubenilena. Bestetik, gizonezkoen paleta argentinarrekoak arituko dira trinketean, Irungo Ramuntxo Berri trinketean, larunbat goizean.
Martxoak 9, larunbata, 10:00etan Irungo Ramuntxo Berrin:
1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 2. maila:
- Ramuntxo 1 (Dani Loza-Asier Santesteban)
- Ramuntxo 2 (Jesus Mari Portilla-Nestor Vila)
2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 1. maila:
- Ramuntxo 1 (Ander Monserrat-Gorka Pablos)
- Kurpil kirolak 2 (Miguel Almandoz-Unai Sagarzazu).