Mendibileko udal azokaren hiru urteko trantsizio aldia hasiko da
Azokaren proiektu eredua berritu nahi dute "agortuta" dagoelakoan. Datozen hiru urteetan azokaren eredua eraldatzeko irizpideak erabakiko dituzte.
Otsaileko osoko bilkuran aho batez erabaki zuten Mendibilgo udal azoka kudeatzeko eta ustiatzeko kontratuarekin bukatzea. Orain arte, Mercairun SLri zegoen esleituta 2000ko maiatzaren 11tik.
Miguel Angel Paez Hiri Bultzadako ordezkariak adierazi du udal azoka berritu nahi dutela eta urrats hori ematea “ezinbestekoa” dela. “Orain arteko proiektuaren eredua agortuta zegoen” gaineratu du eta horren erakusgarri gisa hartu du ixten joan diren postuak. Paezen ustetan orain konponbideak eskaintzeko eta beste eredu bat proposatzeko aukera dute, kontsumitzeko modu berriei “egokituagoa”.
Bide horretan, hiru urteko trantsizio aldi bati ekin diote, azokaren egungo eredua eraldatzeko irizpideak ezartzeko. Udalak aurreratu du “gertutasunaren, espezializazioaren eta tokiko kalitatezko produktuaren aldeko apustua” berresten duela.