Emakumeen Egunean zer egongo da herrian?
Bihar da Emakumeen Eguna. Egunean bertan ez ezik, gainontzeko egunetan ere ekintza ugari antolatu du Emeki elkarteak Hondarribiko Udalarekin elkarlanean.
Bihar goizean, Marxoak 8 plazan, ‘Hondarribian emakume sarea osatzen’ ekintza gauzatuko du Emeki elkarteak herriko hiru ikastetxeekin batera. 11:00etatik 13:00etara sare more bat jarri eta Emakumeen Egunari erreferentzia egiten dioten mezuak, poemak, abestiak… idatziko dituzte ikasle eta irakasleek.
Ekintza honen bidez elkarren arteko lankidetza eta saretzea sustatu nahi du Emekik: “Gaia eskolan lantzea garrantzitsua iruditzen zaigu, baina horretaz gain, egun horretan elkartasun edo lankidetzako momentu bat bilatzea garrantzitsua iruditzen zaigu ere”.
Arratsaldean, 17:30ean hasiko da manifestazioa. Martxoak 8 plazatik mobilizatuko dira herritarrak. Une berean, Hendaiatik beste talde bat abiatuko da eta bi taldeek Irunen egingo dute bat. Manifestazioa M8 Asanbladak antolatzen du, baina bidasoaldeko elkarteek deialdiarekin bat egiten dute.