Consagra Hernandez Garcia anakarrak 100 urte bete ditu
Joan den martxoaren 3an bete zituen 100 urte eta udalak lore sorta eta bonboi batzuk oparitu dizkio Consagra Hernandezi.

Joan den igandean, martxoak 3, 100 urte bete zituen Anakan bizi den Maria Consagracion Consagra Hernandez Garciak. Urteak betetzen zituenaren osasun arrazoiak medio, oraingoan, Cristina Laborda alkateak ezin izan du bertatik bertara zoriondu, ohikoa den bezala, baina udalak lore-sorta bat eta bonboi batzuk helarazi dizkio opari gisa.
Consagra, bost seme-alabaren ama da, 8 biloba ditu eta 5 haurren birramona da.