Amute auzoko 29.ean kokaturiko etxea eraitsiko dute
Amute auzoko 29.ean kokaturiko etxea antolamenduz kanpo dagoelako eraitsiko dute. Eraisketarekin auzotarrentzako espazio publiko libre berri bat sortuko dute.
Hirigintza planak hala zehaztuta, hiri bilbetik kanpo dago Amute auzoko 29.ean kokaturiko etxea, eta hortaz, antolamenduz kanpo. Ondorioz, egunotan eraikina eraisteko lanak egiten ari da udala. Etxearen hutsunearekin geratuko den lur eremua berrantolatu eta auzotarrentzako espazio publiko libre berri bat sortuko dute. Aldi berean, oinez edo bizikletaz doazenentzako bideak egokitu eta zuzendu egingo dituzte ere. Lan horiekin “bertan dagoen mugikortasun korapiloa” askatzeko ahalegina egingo dutela adierazi du udalak.