Uranzu kaleko 16 zenbakiko bizilagunak etxera itzuli dira
Ostegunean piztutako sutearengatik kaltetutako bizilagun guztiak euren etxeetara itzuli ziren atzo. Kalte materialak izan dira soilik.
Uranzu kaleko 16 zenbakiko bizilagun guztiak euren etxera itzuli dira. Cristina Laborda alkateak atzo jakinarazi zuenez, atzo bertan itzuli ziren euren etxeetara osteguneko sutearen ondorioz kaltetutako bizilagunak. Alkateak esandakoaren arabera, kalte materialak izan dira soilik. “Atzoko sustoaren ondoren, bizilagunak euren etxeetara itzuli dira. Zorionez, kalte materialak izan dira soilik, baina egoera hau bizi duten bizilagunei elkartasuna helarazten diet”, adierazi zuen sare sozialen bidez.
Ostegunean piztu zen sutea, 17:15ak inguruan. Ondorioz, zortzi pertsona Bidasoko eta Donostiako ospitalera eraman zituzten kea arnasteagatik.