Posta bidezko botoa ematen lagunduko du EAJk
Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei begira, herritarrei beharrezko izapidetzeak argitzeko Batzokia egokituko dute.
Irungo EAJk batzokia ahalbidetuko du, posta bidez botoa ematen laguntzeko irundarrei. Datozen Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei begira, apirilaren 21ean hautestontzietara gerturatu ezin dutenei erraztasunak eman nahi dizkiete.
Hala, datorren astelehenetik (martxoaren 4tik) aurrera, astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00era gerturatzen diren herritarrei laguntza eskainiko die, beharrezkoak diren izapidetzeak argitzeko. 639 26 16 19 telefonoa ere jarri dute eskura.
Boto bidezko parte hartze politikoa “ezinbestekoa” dela adierazi dute, eta, bestela, ezinduta edo gaixo dauden herritarren eskubidea ere badela gogorarazi dute.