Udalak bilera publikoa egingo du Biteri kaleko bizilagunekin
Datorren asteazkenean izango da bilera, hilaren 6an, Udaletxeko Areto Nagusian, 18:00etan.
Gobernu Taldeko ordezkariek, udal arkitektoarekin batera, Biteri kaleko bizilagunak jasoko dituzte martxoaren 6an Udaletxeko Areto Nagusian. Bileran Presa I etxebizitzen eraikuntzaren inguruko xehetasunak emango dituzte eta besteak beste, babes bereziko etxebizitzek ingurunean izan dezaketen eraginaz arituko dira. Hitzordua datorren asteazkenean izango da, 18:00etan .