Itzali dute Uranzu kaleko etxebizitza bateko sutea
Gaua pasatzeko hogei bizilaguni ostatu eman beharko dio udalak datozen orduetan. Zortzi bizilagun, aldiz, ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik.
Sutea piztu da Uranzu kaleko 16 zenbakiko beheko solairuan, 17:15ean. Ondorioz, zortzi pertsona Bidasoko eta Donostiako ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik.Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu erredurengatik. Bertaratu diren suhiltzaileak Irungo, Tolosako, Zarauzko eta Donostiako etxeetakoak izan dira.
Aurreratu dutenez, sutea ez da gainontzeko etxebizitzetara zabaldu. Udaltzaingoak jakinarazi du arkitektoek datozen orduetan egingo dutela etxebizitzaren nahiz eraikinaren azterketa. Bien bitartean, hamahiru etxebizitzetako hogei bizilaguni gaua pasatzeko ostatu emango dio udalak, senide edota lagunen etxean geratzeko aukera ez dutenei hain zuzen.