Bidasoko Itaia mobilizatu egingo da martxoaren 8an
Irungo Moskun egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan. "Emakume langileen zapalkuntzarekin bukatzeko gizarte sozialista" aldarrikatuko dute.
Bidasoko Itaiak elkarretaratzea egingo du Moskuko plazan martxoaren 8an, 20:00etan. “Emakume langileon zapalkuntzarekin amaitzeko oinarriak jarriko dituen gizarte sozialista eraikitzeko bidean, mobilizatzeko dei egiten dugu”.
Horrez gain, larunbat honetan, martxoak 2, hitzaldia eskainiko dute indarkeria matxistari nola aurre egin hizpide. Palmera Monteron izango da, 11:00etan, eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute. Segidan, 12:30ean, Matxismoaren aurpegi berriak hitzaldiaren tartea izango da, eta egunarekin bukatzeko, bazkaria egingo dute, 14:00etan.