BAT-eko kirolariek ez dute atsedenik izan asteburuan
18 urte azpiko Espainiako 'Short Track' Txapelketa; I. Lomena Fachadas Maratoi Erdia eta 10k Rhenus Logstics; 20 urte azpiko Gipuzkoako Txapelketa; Ibilketaren eta jaurtiketa luzeen neguko Espainiako Txapelketa; eta Infantil mailako Euskadiko Kross Txapelketa probak izan dira asteburuan.
18 urte azpiko Espainiako ‘Short Track’ Txapelketa
Saballen izan zen 18 urte azpiko Espainiako ‘Short Track’ Txapelketa, eta bertan, BATen harrobiko bost atleta izan ziren.
- Nahia Llorente: Altura jauzian 4. izan zen. 1,65m gainditu zuen eta brontzezko dominatik 2cm-ra geratu zen.
- Alaine Agueralde: 400m-etan 4. izan zen. 57,49 segundoko denbora egin zuen, brontzezko dominatik 0,10 segundora, atzetik aurrerako lana eginez.
- Izaskun Sanz: 1500m-etan 6. izan zen. 4:51-n gelditu zuen kronoa.
- Leire Martiarena: 200m-etan 26,04ko denbora egin zuen.
- Liher Ugartemendia: Txapelketan lesio bat izan bazuen ere urte ona egin du atleta gazteak, 60m-etan inoizko markarik onena eskuratuta (7,11 segundo).
I. Lomena Fachadas Maratoi Erdia eta 10k Rhenus Logstics
Igandean Bidasoko lehen maratoi erdia gauzatu zen. Elena Loyo eta Pierre Urrity izan ziren irabazleak. 10k-ko proban, berriz, Nagore Azkuek eta Eneko Agirrezabal-ek eskuratu zuten garaipena.
Guztira, 1301 lasterkarik eman zuten izena; 782 pertsonek maratoi erdian eta 519k 10k-ko proban. Gehiengoa, proben %28a, irundarrak ziren arren inguruko herrietako lasterkariak gerturatu ziren bidasoaldera. Hondarribiko, Donostiako, Errenteria-Oreretako, Frantziako, Bizkaiako, Arabako eta Arabako parte hartzaileak izan ziren.
Sailkapena
Maratoi Erdia – Emakumeen kategoria:
- 1. Elena Loyo (1:14,40)
- 2. Sara Villasante (1:19,02) – BAT taldekoa
- 3. Florence Gil (1:28,36)
Maratoi Erdia – Gizonezkoen kategoria:
- Pierre Urruty (1:10,26)
- Ander Segurola (1:11,14) – BAT taldekoa
- Francisco Gonzalez (1:11,20)
10k – Emakumezkoen kategoria:
- Nagore Azkue (39:25)
- Maite Carrica (40:15)
- Amaia Eseveri (41:40)
10k – Gizonezkoen kategoria:
- Eneko Agirrezabal (31:03)
- Juan Carrascal (32:28)
- Gonzalo Fuentes (32:29)
20 urte azpiko Gipuzkoako Txapelketa
Anoetako Belodromoan 20 urte azpiko Gipuzkoako Txapelketa antolatu zen. BAT-eko kirolariek lau titulu eskuratu zituzten eta Beñat Mikelarenak klubeko errekorra egin zuen, 200m-etan.
Urreak:
- Beñat Mikelarena: 200m-etan 21:52 segundo.
- Aritz Zuazo: Altuera jauzian 1,91m-ko jauzia.
- Luken Aizpurua: Luzera jauzian 6,71-ko jauzia.
- Lorea Cabezón: 1500m-etan 5:15,25-eko denbora.
Zilarrak:
- Nahia Pikabea: 1500m-etan zilarrarekin konformatu behar izan zen. Foto finish-ak Cabezón-i eman baitzion garaipena.
- Joaquín Alonso: 200m-etan 22,24 segundo.
- Julen Casado: 800m-etan 2:04,59-ko denbora.
- Uxue Garrancho: 200m-etan 26,52 segundo.
- Eider Alzaga: 60m-etan 9,41 segundo. Marka pertsonala harentzat.
Ibilketaren eta jaurtiketa luzeen neguko Espainiako Txapelketa
18 urte azpiko ‘short trak’-eko ibilketaren eta jaurtiketa luzeen neguko Espainiako Txapelketan ere ordezkariak izan zituen BAT-ek.
- Ana Pulgarín: 8. izan zen 20m ibilketako proban, 1:35,44 minutu.
- Victor Gamez: 22. izan zen 10m ibilketako proban, 54:01 minutu.
- Marta Mancebo: 7. izan zen xabalina jaurtiketan, 39,93 metroko jaurtiketarekin.
Infantil mailako Euskadiko Kross Txapelketa
Basaurin izan dira asteburuan BAT-eko infantilak. Euskadiko Kross Txapelketan lehiatu ziren. Gizonezkoen taldea Euskadiko Txapeldun izendatu zen taldekako kategorian eta emakumezkoak hirugarren izan ziren.
Gizonezkoetan:
- Kaiet Arruabarrena: 10º
- Jon Andiano: 13º
- Adur Errazkin: 19º
- Danel Laporte: 20º
- Eñaut Aguilar: 24º
- Ekil Gil: 34º
Emakumezkoetan:
- Paula Crespo: 5º
- Naia Piquer: 19º
- Maren Martín: 34º
- Amane Arruabarrena: 35º
- Noa Lekuona: 36º
- Maialen Mitxelena: 43º