"Aldaketaz eta etorkizunaz" hitz egiteko solasaldi irekia antolatu du EH Bilduk
Martxoaren 4an Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango dira Mertxe Aizpurua eta Oihana Etxebarrieta, 19:00etan.
Euskadiko Legebiltzarrerako Hauteskundeak deitu zituen iragan astean Iñigo Urkullu lehendakariak. Hitzordua apirilaren 21ean izango da. Hauteskundeen harira, aldaketaz eta etorkizunaz hitz egiteko solasaldi irekia antolatu du EH Bilduk. Martxoaren 4an Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango dira Mertxe Aizpurua eta Oihana Etxebarrieta, 19:00etan.