Tadamun elkarteak antolatzen duen 'Oporrak bakean' programarekin bat egin du udalak
Haur errefuxiatu sahararren udako harrera programa da, bertan bizi diren haurrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera izan dezaten.
Tadamun elkarteak ‘Oporrak bakean’ programa antolatzen du urtero eta Hondarribiko udalak programarekin bat egiteko hautua egin du beste urte batez. Haur errefuxiatu sahararren udako harrera programa da, bertan bizi diren haurrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera izan dezaten. Era berean, ondo elikatzeko eta mediku errebisioak egiteko aukera izaten dute ere.
Programak bi hilabeteko iraupena izaten du eta urtero 300 bat haurrek izaten dute harrera familia bat. Saharan bero handia egiten du (udan 55ºra heltzen dira), haize bortitza eta ur eskasia izaten dute. Hala, programak egunerokotasun horretatik irteteko aukera eskaintzen die.
Programarekin bat egin nahi duen oro Tadamun elkartearekin harremanetan jarri beharko da 628 569 463 zenbakira deituta edo elkartearen helbide elektronikora idatzita.