Irun Palestinarekin taldea sortu da
Lehen ekintza ostegun honetan egingo dute, elkarretaratze batekin. San Juan plazan izango da, 19:00etan.
Gaur, 142 egun pasa dira urriaren 7an Israelek bere ofentsiba indartu eta Palestinako genozidioa gelditu gabe gauzatzen ari denetik.
Ordutik indartu egin dira ere Euskal Herrian nahiz munduan Palestinari atxikimendua erakusteko eta Palestinaz egunero hitz egiteko taldeak. Irunen ere hala izan da eta talde bat sortu dute, Irun Palestinarekin izenekoa. Genozidioa pairatzen ari den herria presente izateko eta genozidioarekin amaitzeko eskatzeko beste bultzadatxo bat izango da.
Bide horretan, lehen ekintza, salaketa ekintza izango da eta elkarretaratze batekin egingo dute. Ostegun honetan finkatu dute data, 19:00etan, San Juan plazan.