San Pedro kaleko larunbateroko azoka, bertan behera
Larunbaterako iragarrita dagoen haize eta euri jasak direla-eta erabaki dute azoka bertan behera uztea.

Larunbaterako eguraldi txarra dago iragarrita; haizea eta euri jasa handiak. Haatik, larunbatero San Pedro plazan antolatzen den azoka bertan behera uztea erabaki dute. Hurrengo hitzordua, asteazkenero bezala, Damarri plazan izango da.