Lehen Sorospenen ikastaroa eskainiko du DYA Gipuzkoak
Bi eguneko ikastaroa izango da. Eta bertan egunerokotasunean suertatu daitezken arrisku nagusienak landu eta horiei nola aurre egin eta nola ebatzi daitezkeen azalduko dute.
Martxoaren 9 eta 10ean Lehen Sorospenen ikastaroa eskainiko du DYA Gipuzkoak. Egunerokotasunean suertatu daitezken arrisku nagusienak landu eta horiei nola aurre egin eta nola ebatzi daitezkeen azalduko dute. Besteak beste, birika susperketak, zauriak, hausturak, erredurak… landuko dituzte.
Biztanlego osoari irekia dagoen ikastaroa da. Matrikulak 60 euroko kostua izango du eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako 943 46 46 22 telefonora deitu daiteke, edo hurrengo helbide elektronikora idatzi daiteke.