Korrika batzordea hilaren 28an bilduko da
Irteera eguna antolatzeko bilera izango da datorren asteazkenekoa. Palmera Monteron elkartuko dira, 18:30ean.
Tik-tak, 20 egun falta dira Irungo San Juan plaza euskaltzaleen begirada guztiak har ditzan, 23. Korrika abia dadin. Horretarako lan asko dago egiteke eta Irungo Korrika batzordea berriro elkartuko da datorren hilaren 28an, asteazkena, Palmera Monteron, 18:30ean.
Martxoaren 14ko, irteera eguneko, egitaraua azalduko dute, zereginak banatu eta ideiak jaso. Alegia, Korrikaren lehen egunaz arituko dira.